Aste honetan, aurreikusita zegoen moduan, azken asteetan Estadioaren Iparraldeko espaloian muntatzen aritu diren zertxa handia igo egingo dute.
Gaur garabian lan egingo duten langileek zertxa altxatzeko frogak egingo dituzte eta bihar lanarekin jarraituko dute. Aste honetan zertxa igotzen hasiko dira eguraldi ona medio. Horretarako, azken egunotan bi garabi handi prestatu dituzte zertxa bi aldeetatika ltxatzeko. Bi garabi hauen bidez, inguruko handienetakoak, Ipar Hondoan dagoen zonaldean kokatutako zertxa metalikoa igoko da.
Zertxa metalikoak zabaleran 8 metro eta altueran 10 metro ditu. Luzeran, aldiz, 150 metro baino gehiago. Zertxa altxa egingo da bere behin-betiko lekuan kokatuko da 25 bat metroko altueran, ormigoizko kanpo posteen gainean.
Oinezko eta ibilgailuentzako afekazioa
Anoeta kirolgunea itxita egongo da ibilgailuentzat eta oinezkoentzat behin behineko bidea jarri da, izan ere, Anoeta Estadioko iparraldeko espaloia itxiko da. Ospitalera igotzeko Anoeta Estadioaren ondoko bi bideak itxi egingo dira, segurtasuna bermatzeko. Hortaz, Anoetara sartu nahi duten oinezkoek Zorroaga pasealekutik sartu beharko dute. Era berean, oinezkoek Atano III-etik ere sartu ahal izango dute.
Eraginek osteguna arte iraungo dute. Ordurako zertxa jarrita egongo da eta trafikoa bere onera itzuliko da.
https://www.donostia.eus/home.nsf/0/1BBA80774EEA0418C12582980046EC76/$file/Corte_trafico_por_izado_de_cercha_norte.pdf
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin