RCD MALLORCA – REAL SOCIEDAD (21:00)

Zerura juteko infernutik pasa beharra dago

Reala Palmako Son Moix estadiora iritsiko da gaur gauean, klubaren historian urrezko letrekin idazten jarraitzeko asmoz. Imanolen mutilak titulu bat lortzeko final bat jokatzeko aukera berri baten aurrean daude, oraingoan publikoarekin izango delako aparteko motibazioarekin. Baina zerua ukitu ahal izateko, lehenik RCD Mallorcak proposatuko digun infernutik pasa behar da.


Javier Aguirreren mutilek, KO txapelketako ezustekoak, kanporaketa honetan jarri dute arreta LaLigako neurketak alde batera utzita exigentzia maila handiko bi neurketa izango direla argi utziz. Txuri-urdinek badakite entrenatzaile mexikarraren planteamendua gainditzeko maila bikaina eman behar dutela. Zerura juteak aparteko ahalegin hori merezi du dudarik gabe. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!