JUNIOR FC 2-0 REAL SOCIEDAD

Zigor gogorregia

Gure belar hockeyeko taldeak bi eta huts galdu du Junior FC-ren etxean gaur eguerdian. Katalanak nagusi izan dira lehenengo zatian, baina abantailarik lortu gabe. Minutuak pasa ahala, gipuzkoarrak hobeto sentitzen joan dira.

Baina kanpokoen momentu onenean iritsi da Junior FC-ren lehenengo gola, hirugarren laurdena amaitzeko lau minutu geratzen zirenean. Saiatzen jarraitu dute txuri-urdinek azkeneko zatian, baina berdinketa lortu gabe. Azkeneko minutuetan, katalanek neurketa erabaki dute. Hurrengo jaurdunaldian, beste partida etxetik kanpo; RC Poloren zelaia bisitatuko dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!