INTERCITY CF 5-2 SANSE

Zigor gogorregia

Vídeo

Sansek bost eta bi galdu du Intercityren aurka Antonio Solana futbol zelaian, gure filialak zigor gogorregia jaso duen aukera askoko neurketa batean.

Txuri-urdinen nagusitasuna nabarmena izan da lehen hogei minutuetan. Lehena Manu Herrerak harrapatu duen Marinen ezkerkada batekin iritsi da. Handik gutxira, Martonek berea izan du area txikiaren barruan egin duen erremate baten ondoren. Eta hirugarrena Marinen erdiraketa arriskutsu bat, Galvezek bere aterantz desbideratu ondoren, Manuk beste behin urrundu behar izan duena. Eta etxekoen lehen aukera arriskutsuan aurrea hartzea lortu dute Xemik area barruan aldaratze bat aprobetxatu ondoren. Kexatzeko astirik gabe, gure filialak saiatzen jarraitu eta hiru minutu geroago justizia egin du berdinketaren gola lortuz, Magunazelaiaren bitartez, atezainaren aldaratze bat baliatu ostean du lehia berdintzeko. Atsedenaldiaren aurretik eta korner baten irteeran, Xemik alacantarrentzat gola egin du berriro, burukada baten ondoren. Kolpe gogorra aldageletatik igaro aurretik.

Txuri-urdinek partidaren pisua eramaten jarraitu dute bigarren zatian. Marinek oso gertu izan du berdinketa areaz kanpotik egindako jaurtiketa estu batekin, baina Manuk, arazo handirik gabe, baloia harrapatu du. Argienetako bat Gabilondok izan du eskuin hegaletik sartu eta errematea egin ostean, baina Manuk, enegarrenez, gipuzkoarren gola eragotzi du. Hirugarrenean iritsi da gola, area barrutik Dadieren baselina ikusgarri batekin, berriro ere justizia egiteko eta neurketa berdintzeko. Gol bikaina. Pozak gutxi iraun du, geldikako jokaldi berri batean Aaron Piñanek hirugarrena lortu baitu etxekoentzat. Txuri-urdinak saiatu dira, baina hirugarren kolpe hau gogorregia izan da. Azken txanpan iritsi da alacantarren laugarrena Soldevilaren bidez.

Sanseren porrota, sailkapenean lau punturekin mantentzen dena. Datorren asteburuan, derbia Lezaman Bilbao Athleticen aurka. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

Intercity CF: Manu H. (kap.), Guillem, Gálvez, Álvaro P., Ferroni, Undabarrena, Angong (Marí, min. 60), Aarón Piñán (Cristian H., min. 69), Xemi, Pol Roigé (Nsue, min. 81) eta Etxaniz (Soldevila, min. 81).

Sanse: Arana, Gabilondo, Arambarri (kap.), Ezkurdia, Gómez (Zoilo, min. 81), Olasagasti, Gorrotxategi (Azkune, min. 74), Dadie (Lespinasse, min. 74), Marín (Kortajarena, min. 66), Magunazelaia eta Martón (Agirre, min. 66).

Golak: 1-0: Xemi, min. 26; 1-1: Magunazelaia, min. 29; 2-1: Xemi, min. 43; 2-2: Dadie, min. 60; 3-2: Aarón Piñán, min. 67; 4-2: Soldevila, min. 84

Epailea: De Ena Wolf. Txartel horia erakutsi die kanpoko Gabilondo eta Aranari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!