Belar hockeyko gure taldeak 3-0 galdu du gaur eguerdian Junior FC taldearen aurka hasieratik maldan gora jarri den norgehiagokan. Berta Serrahimak lehen laurdenaren hasieran sartu du lehen gola katalanentzat. Handik gutxira, Teresa Limak aldea handitu du, penaltiz kornerrez egindako golari esker. Donostiarrak erreakzionatzen saiatu dira, baina ez dute arrisku argirik sortu. Bigarren laurdenean, Realak aurrerapausoa eman du eta emaitza aldatu nahi izan ditu Lara Pampinen eta Luciana Molinaren abaguneekin, baina Jana atezainak erantzun ona eman dio bi jaurtiketei. Atsedenaldira iritsi aurretik, Clara Perezek hirugarrena egin du etxekoentzat.
Aldageletatik igaro ostean, txuri-urdinek saiatzen jarraitu dute, baina ez dute asmatu ate aurrean. Leire Zubizarretak eta Luciana Molinak izan dituzte aukera arriskutsuenak, baina ez dute atezaina gainditu. Katalanek euren abantaila arazorik gabe kudeatzen jakin dute eta markagailua ez da mugitu. Porrot gogorra gipuzkoarrentzat, hasiera trakets batek baldintzatutako partidan. Hurrengo jardunaldian txuri-urdinek garaipenaren bidera itzultzea bilatuko dute Atlètic Terrassaren aurka Zubietan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin