ASCENSORES MUGUERZAREN MENDEURRENA

Zorionak!

Ascensores Muguerza bere mendeurrena ospatzen ari da. Beteranoen taldeko gure babesleak mendeurrena beteko du aurten, eta atzoko egunean Reale Arenan egindako ekitaldi batekin ospatu nahi izan zuen urteurren eder hau.

Enpresako arduradunak, langileak eta lagunak gure estadioan elkartu ziren Ascensores Muguerzaren familia handiaren urtebetetze handi hau pozez ospatzeko. Hitzordura Realeko futbolari ohi asko agertu ziren (Jose Mari Martinez, López Ufarte, Idigoras, Gorriz, Larrañaga, Iriarte, Fuentes, Alaba, Dadie, Uria, Mentxaka, López Rekarte eta Loinaz). Zorionak, Ascensores Muguerza!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!