Gure taldeak Reale Arenan jokatzen duenean, partidatik gertu 13 urte betetzen dituzten hamabi bazkidek neurketa oso modu berezian bizitzeko aukera izaten dute. Gazteak, partidaren aurreko egunetan egiten den zozketa baten ondoren aukeratzen direnak, txuri urdinez janzten dira, berdegunera ateratzen dira eta esperientzia paregabeaz gozatzen dute.
Begiraleek lagunduta, hamabi jarraitzaileak zelaira sartzen dira eta Realeko jokalarien beroketa-lanak ikusten dituzte; taldea ere animatzen dute pasillo bat eginez eta bufandak altxatzen dituzte. Real Sociedad TV izan zen une horren lekuko.
Prozedura
Reala, partidaren aurreko egunetan, posta elektronikoz jartzen da harremanetan partidatik gertu 13 urte beteko dituzten edo bete dituzten bazkideen gurasoekin. Bidaltzen den formularioa erantzuten dioten guztien artean zozketa bat egiten da, uneaz zein hamabik gozatuko duten jakiteko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin