Aita MenniRen bisita

Zoriontsu zelaia zapaltzeagatik

Urriaren 21ean, ostiralean, buruko gaixotasuna, adimen-atzerapena eta gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak tratatzen eta zaintzen dituen Aita Menni zentroko erabiltzaileek Reale Arena bisitatu zuten.
Bigarren topaketa urriaren 24an, astelehenean, izan zen, esperientzia bizitzeko gogoa zuten zentro bereko hainbat erabiltzailerekin. Oraingoan, Real Sociedadeko Gorriz, El Chino eta Mitxel Loinaz beteranoekin batera.

 Lehenik eta behin, parte-hartzaile bakoitzari bufanda bana eta Realeko insignia banatu zitzaien.

Barrura sartu eta lehenengo argazkiak ikusi bezain laster, euren aurpegietan irribarrak agertzen hasi ziren. Liluragarria izan zen Atotxako zelaia eta urte horietan Reala osatzen zuten jokalariak ezagutzen zituztela ikustea. Ilusioz beterik zeuden, denak hitz egiten zuten eta irri egiten zuten aldi berean, bertan egoteagatik irribarre urduri hori erakutsiz.

 Zelaia zapaldu zuten momentua magikoa izan zen, jokalari sentitzen ziren. Gainera, ikus-entzunezko talde bat ekarri zuten oroigarri moduko bideo bat prestatzeko, beraz, protagonistak sentitu ziren.

Bertaratu zirenen aurpegiak dena esaten zuten: irribarre iraunkorra eta begi zimurtuak.


Urriaren 26an Kalte Zerebralaren Egun Nazionala ospatzen da, lesio mota honetan komunitatean prebentzioa sustatzea helburua duen egun seinalatua da hau.

 Reala kausa honetan inplikatzen da, herritarrek zein garrantzitsua den garuneko lesioak dituzten pertsonak laguntzeak, gizartean erabat integratuta egon daitezen, eta ahalik eta autonomia pertsonal eta bizi-kalitate handienaz goza dezaten.




Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!