2025era arte

"Zoriontsua zaren lekuan egon nahi duzu"

Mikel Merino da Realaren irudia. Gaztea da, kalitate ikaragarrikoa, eta gose da hazten jarraitzeko eta asmo handiko helburuak lortzeko. Erdilari nafarrak kontratua berritu du talde txuri-urdinarekin 2025era arte eta merezitako oporrak ditu dagoeneko. Datorren ikasturterako pilak kargatu behar dira, familia txuri-urdin guztiarentzat liluragarria den denboraldirako, alegia.

Realean jarraitzeagatik eta LaLiga zapore honekin amaitu izanagatik ezin zoriontsuago agertu da. "Handia izan da guztiontzat, poz itzela. Futbolak zerbait zor zigun egiten ari ginen urteagatik eta estadioan sortutako ilusioagatik. Azkenean zortea gure ondoan egon da eta amaiera zoriontsua izan da guztiontzat ", aitortu du.

Mikel oso zoriontsua da Realean. "Etxean sentitzen naiz, primeran tratatua, zaleengatik, taldekideengatik, hiriko jendearengatik. Hori iristen zait eta zoriontsu zaren lekuan, bertan egon nahi duzu. Berrikuntza hau pozgarria da eta oso alai nago. Hemen luzaroan egotea gustatuko litzaidake", esan digu ezkerrak.

Ezin hobeto adierazten du talde honek duen anbizioa. "Ilusioa dagoenean eta proiektuan sinesten denean, aurten gertatu direnak bezalako gauza politak gertatzen dira. Talde gaztea eta anbizio handikoa gara, eta helburu berriak betetzen jarraitu nahi dugu. Aurretik datorrena oso polita da eta horren bila goaz ", gaineratu du.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!