REAL SOCIEDAD 0-1 SSC NAPOLI

Zorterik gabe

Gerta zitekeen, baina ez genuen espero. Realak huts eta bat galdu du SSC Napoliren aurka UEFA Europa Leagueko multzoen faseko bigarren jardunaldian. Politanok bigarren zatian egindako gol batek talde txuri-urdina kondenatu du, baina ez dute porrota merezi izan. Europak ez du barkatzen.

Partida bikaina izango litzateke, zelaia beteta edukiz gero, deskafeinatuta geratu da, pandemia madarikatu honen ondorioz. Onartu egin behar da. Partida berdinduta hasi da, napolitarrekin Remiroren areara arriskuarekin helduz. Insigne eta Mario Rui Realaren atea gainditzen saiatu dira, baina euren jaurtiketak kanpora joan dira gutxigatik. Etxekoak, nagusitasun argiarekin baloiaren jabetzan, Merinoren buruan izan dute aukerarik onena. Gorosabelek erdiraketa ona jarri du hegaletik eta nafarrak, atzetik helduz, gora bidali du baloia. Golik gabe eta aldageletara.

Reala oso ondo zelairatu da bigarren zatian, baina zoritxarra alde izan dute donostiarrek. Napolitanok oso urrutitik jaurti du baloia eta Sagnanen buruan jo du Remiro nahasteko. Ez da bidezkoa, partidako aukera onenak bisitariak izan diren arren. Realak gora jo du berriro, berdinketaren bila. Portuk gertu izan  du gola bina Ospinak kornerrera bidali du baloia. Txuri-urdinak, bukaerara arte estutu arren, saririk gabe geratu dira.

Porrot horrek bere talde europarraren sailkapenean geldiarazi ditu realzaleak. Jarraitu egin behar da nahiz eta gaurkoan denboraldi honetako Europako lehen derrota jasan. Datorren ostegunean hitzordu berrria Reale Arenan AZ Alkmaarren aurka.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Barrenetxea, min.78), Sagnan, Le Normand, Monreal, Guevara, Merino (Zubimendi, min.78), Silva, Oyarzabal (kap) (Guridi, min.86), Portu (Bautista, min.67) eta Isak (Willian Jose, min67).

SSC Napoli: Ospina, Hysaj, Maksimovic, Koulibaly, Mario Rui, Demme (Fabian, min.88), Bakayoko, Lobotka (Mertens, min.61), Politano (Di Lorenzo, min.61), Insigne (kap) (Lozano, min.22) eta Petagna (Osimhen, min.61).

Gola: 0-1: Napolitano, min.55.

Epailea: Craig Pawson (Ingalaterra). Txartel horia erakutsi dio etxeko Le Normandi. Kanpoko Osimheni txartel gorria erakutsi dio 92. minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!