U.D. Taburiente 3-0 Real Sociedad

Zorterik gabe

Gure belar hockeyko taldeak 3-0 galdu du U.D. Taburienteren aurka, ligako buruak, donostiarrek gehiago merezi izan duten partidan. Ligako bigarren jardunaldiko partida jokatu dute, bertan behera geratu baitzen Kanaria Handian izandako denborale txarraren ondorioz.

Kanariek indartsu ekin diote partidari. Talde donostiarrak defentsan ekintza onak egin dituen arren, etxekoek lerro arteko konbinazio ona aprobetxatu dute lehen laurdeneko 10. minutuan aurretik jartzeko. Txuri-urdinek ondo erantzun diote golari, eta ia lortu dute hurrengo jokaldian gola sartzea, erditik atera ostean eraso zuzena eginda, baina aurrelariak ez du lortu baloia errematatzea lortu. Eta lehen laurdenaren amaieran, David Quintanaren taldeak (etxeko entrenatzailea) aurkako zelaian egindako lapurreta baten ondoren, jokaldia golean bukatzea lortu du markagailuan 2-0ekoa jartzeko. Bigarren laurdenean, bi taldeek erabateko berdintasuna mantendu dute, baina laurdeneko azken jokaldian Julieta Ceballok pase bat jaso du aurkariaren arean, eta bere stickarekin egindako chip on bati esker, hiru golera igo du aldea.

Partidaren bigarren erdiak bi taldeen arteko berdintasunarekin jarraitu du. Hirugarren laurdeneko argiena Realak izan du, Jone Albaren lapurreta on baten ondoren, honek etxeko defentsa bat gainditu du eta ate aurrean gogor jaurti du, baina pilota zurtoina urratuz kanpora atera da. Eta azken laurdenean, amaierara arte saiatu arren, donostiarrek 10 penalti-korner sortu baitituzte partidan zehar, ez dituzte jokaldiak golean gauzatzea lortu eta markagailua 3-0 itxi da.

Ligako liderren aurkako porrota, donostiarrak markagailua azkenera arte aldatzen saiatu diren partidan. Talde honek gehiago merezi du! Datorren astean Bera Berara itzuliko dira Sardinero H.C.-ren aurka jokatzeko. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!