VILLARREAL CF-EN AURKAKO PARTIDARAKO

Zure argazkia taldearekin

Igandetik astelehenerako gauean irekiko da Villarreal CF-en aurka hurrengo ostiralean jokatuko duen hamaikako txuri-urdinarekin argazkia egiteko epea. Ekintza honen bidez, Realak 4 – 14 urte bitarteko haurrei aukera ematen die Realeko jokalariei gertuago ezagutzea eta beraiekin argazkia ateratzea Anoetan jokatzen den partidaren aurretik. Horretarako hiru pausu jarraitu behar dira: 

1. Eskaera 

Email bat bidali helbide honetara [email protected] Anoeta Estadioan partida jokatzen den astelehenetik hasita (igande eta astelehena bitarteko gaua). 

Datu guztiak dituzten eskaerak bakarrik onartuko dira eta email bakoitzeko 2 ume bakarrik apuntatu daitezke. 

Emailean adierazi behar diren datuak: 

• Izen-abizenak eta sozio zenbakia 

• Adina 

• Telefono zenbakia 

• 15 €ko sarrera erreserbatzeko baieztapena. Sarrera hau helduarentzako da eta ume bakoitzeko sarrera bat (sarrera hau bakarrik eros daiteke emailean eskatu bada) 

Asteazkenean web orrialde honetan www.www.realsociedad.eus (RS Txiki atalean) kontsulta dezakezu Real Sociedadeko lehen taldearekin argazkia ateratzeko aukeratuak izan diren haurren izenak. 

Partida etxean jokatzen den asteko inskripzioak bakarrik kontutan hartuko dira. Eskaera-segida zehatza jarraituko da. 

2. Baimena eta ordainketa 

Real Sociedadeko dendan, Elkano 4 kalean. Aukeratutako aukeraren ordainketa eta irudi erabileraren baimena. 

UME BAZKIDEAREN PREZIOA 

1. Argazkia (20 x 30’5 cm) + haur sarrera + oparia : 15 € 

2. Argazkia (20 x 30’5 cm) + haur sarrera + heldu sarrera + oparia: 30 € 

UME EZ BAZKIDEAREN PREZIOA 

1. Argazkia (20 x 30’5 cm) + haur sarrera + oparia: 25 € 

2. Argazkia (20 x 30’5 cm) + haur sarrera + heldu sarrera + oparia: 40 € 

Ondorengo kopiak: 5 €/bakoitza. 

3. Partida. Anoetako Estadioa 

Partida egunean, partida hasi baino ordu erdi lehenago, haurrak Real100 Museko atera gerturatu behar dira. 

Zerrendan dauden haurrak eta Real Sociedadeko ekipazioarekin datozen haurrak bakarrik sartuko dira. 

Zelaira sartzeko eskubidea lehen aipaturiko baldintzak betetzen dituztenak bakarrik izango dute. 

4. Argazkiak jasotzeko 

Argazkiak Elkano kalean emango dira, partida ondorengo asteazkenetik aurrera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!