Gaur begirada guztiak Imanolen inguruan zeuden, Gironaren aurkako garaipenaren golak Orioko entrenatzaileari eskaini zaizkion bezala, Reale Arenan entrenatzaile txuri-urdin bezala izan duen bere azken partidan. Sentimenduz eta emozioz beteriko garaipena, gure klubaren historiako entrenatzailerik onenetako bat agurtzeko.
Sailkapenaren presiorik gabe, partida ikusgarria izan da hasieratik. Lehen korner jaurtiketan Marinek baloia sare barrura bidali du lehenengoa egiteko, baina handik gutxira Stuanik banakoa egin du. Oyarzabalek, Kubori egindako penalti baten bitartez, berriro jarri ditu aurretik donostiarrak. Katalanek erasoan jarraitu dute berdinketaren bila, eta Kubo, atsedenaldira iritsi baino lehen, abantaila handitzeko gertu egon da. Bigarren zatian, kanpokoek, azken txanpan, norgehiagoka berdintzea lortu dute Porturi esker. Ez dugu inoiz ahaztuko Kopako finaleko penaltia. Eta luzapenean, egun berezi bati amaiera emateko, Arkaitz Mariezkurrenak bolea bat jaurti du area barrutik, Gironaren atezaina gainditu eta talde donostiarrari garaipena emateko.
Txapelketa amaitzeko astebete falta den arren, gaur amaitu da Imanolen zikloa Reale Arenan. Oroimenerako partidak eta kilate askoko futbola utzi dizkigu. Betiko eskertuko dizugu. Eskerrik asko, Imanol.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Traoré (Aramburu, min.65), Aritz, Zubeldia, Javi López (Mariezkurrena, min.81), Zubimendi, Marín (Turrientes, min.65), Brais Méndez (Sučić, min.58), Barrene (Sergio Gómez, min.58), Take eta Oyarzabal (kap).
Girona FC: Krapyvtsov, Arnau, Francés, Krejci, Blind, Solís (Abel Ruiz, min.60), Herrera (Romeu, min.87), Iván Martín (Arthur Melo, min.61), Tsygankov (Danjuma, min.87), Asprilla eta Stuani (kap)(Portu, min.69).
Golak: 1-0: Marín, min.5. 1-1: Stuani, min.10. 2-1: Oyarzabal, min.20. 2-2: Portu, min.77. 3-2: Mariezkurrena, min.91.
Epailea: Ortiz Arias. Txartel horia erakutsi die etxeko Traoreri eta kanpoko Solís, Stuani eta Arnauri.
Ikusle kopurua: 28.135 pertsona.