Anoeta Kiroldegia elkarteko Administrazio Kontseiluak Estadioaren birmoldaketa lanen '0 Sorta' onartu du gaur goizean egindako bileran. Egindako lehiaketa publikoari amaiera emanez, Moyua, Altuna y Uria-k osatutako enpresen baturak aurkezturiko proposamena izan da garailea.
Estadioaren birmoldaketarako beharrezkoak diren aurreko lanak dira “0 sortak' jasotzen dituenak. Lanen lilzitazioak 1.104.456 eurotan atera zen, eta garaile suertatu den enpresak 888.669 euroko eskeintza egin zuen.
Gauzak horrela, orain beharrezkoak diren tramiteak egingo dira eta, legezkoak diren epeak amaituta, lehen lanei maiatzaren erdialdean emango zaie hasiera.
Eneko Goia alkateak azpimarratu du gaurko erabakiarekin, lanak garaiz hasteko 'urrats garrantzitsua' eman dela, eta Udala 'berehala' jarriko dela lanean birmoldaketari ekiteko
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin