Derbiko kamiseten enkantea

10.000 euro inguru Munduko Medikuakentzat

Athletic Clubek eta Realak GKEaren Euskadiko egoitzan banatu dituzte Urtezaharreko derbiko kamiseten enkantean bildutako dirua.

Athleticek eta Realak, euren fundazioek sustatutako ekimen batean, kamiseten enkante solidarioa antolatu zuten San Mamesen, urte amaieran Ligako derbia zela eta. Guztira, 9.438,81 euro bildu ziren, eta horietatik 3.756,41 euro Realari dagozkio. Zenbateko osoa Munduko Medikuak erakundeak erabiliko du Euskadiko kolektibo behartsuenen pandemiari aurre egiteko.

Athletic Club Fundazioaren aldetik Jon Vázquez Eguskiza zuzendari nagusia eta Galder Reguera proiektuaren arduraduna izan dira ekitaldian. Andoni Iraola eta Iñigo Diaz de Cerio Reala ordezkatuz eta, Munduko Medikuak Euskadiren izenean, Josu Abad presidentea eta Cristina Calero elkarteko Komunikazio arduraduna.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!