ASTEAZKENEAN ZUBIETAN

VIII. ElkarriOn Saria

Bueltan da #ElkarriOn Saria. Ekimen hau Real Sociedad Fundazioak eta Atzegik (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) antolatu dute, CIE Automotive eta SALTO Systems-en babesarekin. Egun berezia biziko da astelehenean, maiatzaren lehenean, Zubietan.

#ElkarriOn Futbol Inklusiboaren Sari hau 4x4ko txapelketa bat izango da, non talde bakoitzean ATZEGI-ko jokalariak eta Realeko eta klub konbenituetako jokalariak (mutiletan CD San Marcial eta Usurbil FT eta nesketan Ostadar SKT y Antigua-Luberri KE) egongo diren, nahastuta.

Txapelketan parte hartzen duten guztiek baldintza eta arau berak izango dituzte. Horrela, kirol egokitua eta “normalizatutako” kirola banatzen dituzten oztopoak apurtzea da helburua, espazio komun bat sortuz, non kirolari guztiak baldintza beretan bazkide diren. Arau bakarra egongo da, uneoro Atzegi-ko bi jokalari zelaian egon behar dira. Aurten ere, Zubietak oso goiz berezia biziko du, Real Sociedad Fundazioaren proiektu inklusibo honi esker.




Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!