Realak ez du bere izaera zelaian bakarrik defendatzen. Gehien estimatzen duguna zaintzen ere bai defendatzen da: gure lurra, gure itsasoa eta gure Gipuzkoa. Horregatik sortu zen Planeta Urdina, klubaren ibilbide-orria, kudeaketa-eredu jasangarriagoa, eraginkorragoa eta isuri gutxiagokoa izateko.
Aste honetan zehar, konpromiso hau bereziki ikustarazi nahi dugu.
Maiatzaren 4tik 10era bitartean, Planeta Urdina Astea ospatuko dugu lehendabiziko aldiz. Zazpi egun hauetan zehar, jasangarritasunaren konpromisoa estadiora, bulegoetara eta etxe txuri urdin guztietara eraman nahi dugu. Zaletuak, langileak eta bestelako eragile guztiak eraldaketa honen parte izatea nahi dugu.
Ekimenez betetako astea
Aste osoan zehar, klubak hainbat ekimen antolatu ditu Planeta Urdina lelopean. Anoetan eta Zubietan ere presente izango da:
⚽ Maiatzaren 9a — Real Sociedad vs Real Betis & Real Sociedad Fem vs Granada
Bi partida hauetan Planeta Urdina oso presente egongo da. Kapitainek birziklatutako materialekin egindako garaikurrak trukatuko dituzte, atsedenaldian abesti jasangarriak entzungo dira eta Anoetako zelaian birziklapenarekin lotutako jarduera bat egongo da. Gainera, klubaren ingurumen-konpromisoa ezagutzen duten pertsonen artean larunbateko partidarako sarrerak zozkatuko dira Quiz baten bidez.
Zaleek ere badute zeresana
Planeta Urdinaren gakoa, guztiok batera elkarrekin eraikitzea da. Horregatik, keinu bakoitza da garrantzitsua:
· Hondakinak estadioko edukiontzietan birziklatu
· Anoeta eta Zubietara oinez, bizikletaz edo garraio publikoan bertaratu
· Ura zaindu, etxean zein etxetik kanpo
Keinu guzti hauek, elkarrekin, planeta urdinagoa lortzen laguntzen dute. Eta zaleak orduan eta handiagoak bihurtzen dituzte.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin