Gaurko egunean zehar, Nagusilan elkarteak antolatzen duen eta Real Sociedad Fundazioa kolaboratzaile den "Dei solidarioen maratoia-Zilarrezko haria" gizarte ekitaldia garatzen ari da. Donostiako Miramar Jauregian egiten ari den ekitaldi honetan, nahi ez den bakardadean dauden adinekoei telefono-deiak egiten zaizkie etengabe 12 orduz. Honen helburu nagusiak herritarrak kontzientziatzea, behar hori duten pertsona gehiagorengana iristea eta haien egoera emozionala hobetzea da.
Real Sociedad Fundazioa presente egon da ekitaldi instituzionalean Xabi Prietoren eskutik, eta hainbat jarduera egingo ditu egunean zehar mota guztietako publikoarentzat. Besteak beste, Bixio Gorrizek eta Michel Loinazek adineko pertsonei deitu diete telefonoz. Ekitaldia 09:00etan hasi da eta 21:00ak arte luzatuko da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin