BIZIKLETAZ ADINIK EZ

Bizipoza ematen duten ibilaldiak

Vídeo

Real Sociedad Fundazioak 'Bizikletaz Adinik Ez' proiektua bultzatzen jarraitzen du. Donostiako irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta bere etxe edo egoitzetatik ateratzeko zailtasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen saiatzen, hirian zehar trizikloetan paseatzeko aukera eskainiz.

Iraupen elkarteak babestutako ekimen honekin, adinekoen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeaz gain, haien jarduera kognitiboa indartzea ere lortzen da. Era berean, oso une zirraragarriak bizitzen dira; izan ere, irteera horien bidez iraganeko lekuak, emozioak eta egoerak gogoratzeko eta berriro bizitzeko aukera ematen diete bertara joanez.

Denboraldi honetan zehar hainbat irteera egin dira Donostiako eta probintziako hainbat zentrorekin (Elgoibar, Beasain, etab.). Joan den ostiralean, Orioko Dia Zentroko hainbat lagunek hiriko kaleetan zehar ibilaldi polit bat egiteko aukera izan zuten. Besteen bizitza hobetzeko eta errazteko modu bikaina.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!