Pisu handia du, baina bere jabe berriaren sorbalda gai izango da ganoraz eramateko. 10 zenbakidun kamiseta Mikel Oyarzabalena izango da aurtengo denboralditik aurrera. Xabi Prietok ezin zezakeen oinordeko hoberik izan. Elkano kaleko denda berriaren estreinaldian konfirmatu egin da 10 zenbakia Mikelentzat izango dela. Dendako lehen manikiak Oyarzabalen kamiseta zeraman, 10-arekin sorbaldan. Lekukoa emanda dago. Kamiseta berezi horrek dagoeneko badu jabea.
Mikel harro azaldu da Xabi Prieto bezalako eredu baten lekukoa hartzeagatik. “llusio handia egiten dit zenbaki hri eramateak. Xabiren bidea jarraitzea urguilua da niretzat”, esan du.
Ekimen honen inguruan eginiko keinu bezala, dendako wifi-ra konektatu eta QR kodea deskargatu duten zaleek doan izan dute Mikelen izena eta zenbakia ipintzea erositako Macron kamiseta berrian.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin