11 partida, 11 final. Hori da Realak gaur arratsaldetik aurrera Reale Arenan izango duen etorkizuna. Deportivo Alavesen bisitan, egoera onean prestatzeko aste luzea igaro ondoren, txuri-urdinek garaipena bilatuko dute Europako postuetarako lehiari begira posizio pribilegiatuan mantentzeko.
Talde babazorroak, Mendilibar Gabonetan Callejaren ordez iritsi den arren, jaitsiera postuetan jarraitzen du. Salbazio postuak hiru puntura dituztela, LaLiga Santanderren jarraitzeko borrokatzen dute eta horrek arriskutsuago egiten ditu. Joseluk 12 gol sartu ditu, Mendilibarri esker nolabaiteko kaudimena berreskuratu duen aurkariaren erasoko aukera nagusia izango da. Azken emaitza, Mendizorrozan Sevilla FC talde indartsuaren aurka hutsean lortutako berdinketa, seguru asko konfiantzaz bete ditu gasteiztarrak.
Europako pasaporteengatik aurrez-aurre ditugun aurkarien maila handiak denboraldiko azken minutura arte bere bertsiorik onena ematera behartuko du taldea. Azken sailkapenak agonikoak izan dira, fronte guztietan metatutako esperientziak jokalariak haztea eragin du eta taldearen esfortzua negoziaezina da amestutako helmugara iristeko. 11 final geratzen dira, AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin