Astelehenean Reale Arenan bisita berezia izan zen. Ez zen bisita bat gehiago izan. Garuneko kalteak zituzten hogei bat pertsona eta Aita Menniko zentroetako adinekoak gure etxera joan ziren oroigarri tailer berri bat egitera. Kasu honetan, Aita Menniren garuneko kaltea duten pertsonentzat eta adinekoentzat den Musakola eguneko zentroko eta garuneko kaltea duten Zuatzuko (Donostia) eguneko zentroko erabiltzaileek egin zuten bisita
Realeko beteranoen elkarteak, Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioaren (FEAFV) eskutik, urteak daramatza Aita Mennirekin lankidetzan, bere zentroetara bisitak egiten, haurtzaroari, gaztaroari eta heldutasunari lotutako oroitzapenak suspertzeko eta berreskuratzeko, futbolaren bidez, adinekoena, narriadura kognitiboa, garuneko kaltea edo osasun mentaleko arazoak dituztenena edo ez dutenena. Denboraldi honetatik aurrera, LaLiga Fundazioa lantegi horietan sartzen da, proiektua bultzatzeko FEAFVrekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.
Jose Mari Martinez, Diego Alvarez, Agustin Gajate, Alberto Gorriz, Periko Alonso, Michel Loinaz eta Ibon Amutxastegi beteranoek bizipenak, esperientziak, oroitzapenak eta anekdotak partekatu zituzten, gure adinekoen ongizatean laguntzen jarraitzeko balio izan zuen goiz eder batean.