Reale Arena estadioa Donostiaren erakargarri turistiko bihurtzen ari da. Ekainaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean, 2.500 zalek baino gehiagok eman dute izena ‘tourrean’, gidari espezializatuarekin, eta gure zelai berrituko txoko guztiak ezagutzeko aukera izan dute.
Behin barne-erreforma amaituta, BStadiumen laguntzarekin, ‘tourra’ martxoaren amaieran aktibatu zen, eta arrakasta handia izan zuen hasieratik, udan eskaria handituz. Bazkide eta zaleak, lagun familia eta koadrilak, turistak... bisitarien profila heterogeneoa izan da.
Klikatu HEMEN informazio gehiagorako
Zer ikusiko den
Bisitariak Europako estadiorik abangoardista eta modernoenetakoan sartu ahal izango du. Ordubete inguruko bisitan ezagutuko ditu auditorioa, taldearen autobusa hartzen duen parkinga, garaikur garrantzitsuenen tunela, Realarekin 500 partidatik gora jokatu duten izarren pasabidea, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta palko presidentziala. Esperientzia birtualaz ere gozatu ahal izango du.
Edozein publikorentzat diseinatutako bisita da. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea du eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da.
Sarrerak eta prezioak
Sarrerak tourinteractivorealearena.eus webgunean jaso daitezke eta hurrengo datetarako eskuragarri daude. Reale Arena bisitatzeko leihoak gehitzen joango gara.
14 urtetik beherako bazkideak eta RS Fan: 5 euro
14 urtetik beherako ez bazkideak: 9 euro
14 urtetik gorako bazkideak eta RS Fan: 10 euro
14 urtetik gorako ez bazkideak: 16 euro
Bost urtetik beherakoak sarrera dohainik izango dute..
Ordutegiak
Kontsultatu prestasuna egutegian (Reale Arenan partidak edo ekitaldiak jokatzeagatik aldaketak egin behar dira).