EMAKUMEZKOEN SAILA

20 urtez etengabe hazten

Vídeo

20 urte bete dira Realak lehen partida ofiziala jokatu zuenetik. 2004ko irailaren 19a, gaur egun oraindik egiten ari diren bidearen abiapuntua izan zen. Taldearen bilakaera errepasatuko dugu, hasierako urratsetatik hasi eta txuri-urdinek lortutako mugarri esanguratsuenetaraino.

LEHEN PAUSOAK


Realak emakumezkoen taldea sortzearen aldeko apustua egin zuen 2004an, Gipuzkoako futbolari gorengo mailan erreferente bat emateko helburuarekin. Lehen urteetan, taldeak proiektu berri baten ohiko erronkei aurre egin behar izan zien, oinarri sendo baten eraikuntza eta lehiakortasun egonkortasunaren bilaketa barne.



Lehen partida ofiziala 2004ko irailaren 19an jokatu zen Amara Berriren aurka Erregional mailan Martutene futbol zelaian. Hasierako hamaikakoa honako hauek osatu zuten: Olatz Yerequi, Ainhoa Mateos, Evelyn Santos, Nahikari Etxaniz, Anne Mugarza, Ohiana Galdona, Aintzane Encinas, Itxaso Garcia, Laura Gomez, Gurutze del Ama eta Naiara Elgorriaga, Iñigo Dominguez entrenatzailearekin. Realak 0-11 irabazi zuen Laura Gomezen (5), Naiara Elgorriagaren (3), Evelyn Santosen (1), Gurutze del Amaren (1) eta Aintzane Encinasen (1) golekin.

Denboraldi bakar batean lortu zuten Bigarren Mailara igotzea, eta 2005-2006 denboraldian maila gorenera jauzi egin zuten.


EGONKORTZEA ETA GARAPENA


2006ko irailaren 10ean, kategoria goreneko lehen partida iritsi zen. Nahikari Etxaniz eta Aintzane Encinasen golekin bina berdindu zuten txuri urdinek Atletico Madrilen aurka. Lehen garaipena lortzeko aldiz, bederatzigarren jardunaldira arte itxaron behar izan zuten. Gipuzkoarrek Transportes Alcaine garaitu zuten Zaragozan Itxaso Nabaskuesek azken minutuan sartutako golari esker.



Gorengo mailan egin zuten lehen urtean, bederatzigarren postuan geratu ziren, jaitsiera saihesteko helburua arrakastaz gaindituz eta Erreginaren Koparako lehen sailkapena lortzeko lau puntura baino ez ziren gelditu. 

Hurrengo urteetan egonkortze eta garapen prozesu batean murgildu ziren, hainbat bederatzi eta hamargarren psotu sinatuz. Etapa horretako mugarri garrantzitsuetako bat izan zen Erreginaren Koparako lehen sailkatzea, 2009-2010 denboraldian. Lorpen hori esanguratsua izan zen, taldea maila gorenean lehiatu eta herrialdeko klub onenen artean egon zitekeela erakutsi baitzuen.

Hazkunde prozesu honetan, azpimarratzeko puntuetako bat, 2012. urtean gertatzen da, Reala emakumezko jokalari guztiak profesionalizatzen dituen lehen taldean bilakatzen baita. Sekzioaren aldeko apustua berriro eginez eta oinarri garrantzitsu bat ezarriz.



HARROBIA


Hazkunderik handienetako bat 2018-2019 denboraldian hasi zen, lehenengo harrobiko taldea sortu zenean. Xabier Illarretak zuzenduta, etorkizuneko proiektu baten parte izateko motibatuta iritsi ziren.



Bigarren talde bat sortu ostean, Realak aurrera pausuak ematen eta harrobian inbertitzen jarraitu du, lau talde izateraino: lehen taldea, 2 RFEFen lehiatzen den bigarrena, Euskal Ligan hirugarrena eta kadete mailan laugarrena. Realak, beste behin ere, emakumezkoen sekzioarekiko duen konpromisoa erakutsi zuen jada bere bigarren urtea duen kadete mailako lehen taldea sortuz.

Urteetan zehar, Realak bere harrobiaren garapenean lan egin du, eta horri esker, tokiko talentua duen lehen taldea elikatu gazteen artean futbolarekiko interesa sustatu ditu. Harrobiko ibilbidea oso luzea ez bada ere, gaur egun 12 dira jada, harrobiko gure taldeetatik atera ondoren, kategoria gorenean lehiatzen ari diren jokalariak.

LEHEN TITULUA


Realaren historian mugarri izan den zerbait baldin badago, 2019an lortutako titulua da. Maiatzaren 11 zoragarri hura, Granadan, Reala 1-2 nagusitu zen Atletico Madrilen aurka, horrela historian lehen aldiz Erreginaren Kopa altxatuz.



Titulu hau Realak azken urteetan izaten ari den garapen esponentzialaren abiapuntua izan zen dudarik gabe. Azken urteetan historiako hainbat orrialde idatzi dira, eta honako hau izan zen hasiera. 

AZKEN URTEAK


"Pausoz pauso bidea egiten" izan zen iazko Erreginaren Kopako finaleraino eraman gintuen leloa eta azken urteetako bilakaera eta apustuari egiten dio erreferentzia. Superkopako bi azpitxapelketa, Kopako azpitxapelketa, Ligako azpitxapelketa eta Europan Bayern Munichen aurkako Txapeldunen Ligako sailkatze faseako debuta lortu dituzte.



Aurrera begira, Realak hazten eta maila gorenean lehiatzen jarraituko du. Talentu handiko jokalarien oinarri sendoa eta epe luzeko garapenarekin konpromisoa izanik, kluba ondo kokatuta dago lehen mailan lehiakide garrantzitsua izaten jarraitzeko.

Kirol emaitzen apustuaz haratago, Realak baldintza eta instalazio onenak ematen jarraitzeko lanean ari da. 2025etik aurrera errealitate izango den Izan eraikuntzarekin, Realak emakumeen futbolaren eta lehiarako futbolaren egoitzak bateratu nahi ditu, gizonen futbolaren maila berean, eta entrenamenduari aplikatutako azken teknologiarekin. Zubieta indartzeko apustu garbia, Realaren etorkizuna egonkortzeko biderik onena.



Bide luzea egin da 2004ko hasiera apal hartatik. Lortutako mugarri bakoitza jokalari, entrenatzaile eta klubeko langileen lan gogorraren eta dedikazioaren ondorioa izan da. Historia ikaragarria du jada, baina baita etorkizun oparoa ere, taldeak bere historia idazten jarraituko du hemendik aurrera ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!