2023ko kuotaren kargua

Urtarrilaren 9an 2023rako bazkide-kuotari dagokion zenbatekoa zordunduko da kontuan, bazkide bakoitzak aukeratutako ordainketa-moduaren arabera. Gaur bazkide bakoitzari mezu elektroniko bat bidali zaio informazio guztiarekin. Athletic Club-aren aurkako partidara joateko (hilaren 14an), zure kuotaren ordainketan egunean egon beharko duzu.

Realzale Programa eta klubari txartela lagatzea

Gogoratu Realzale Programarekin puntuak metatu badituzu bazkide kuotatik deskontatzea dela bazkideentzako aukera automatikoa. Hurrengo egunetan jakingo duzu zenbat puntu sortu dituzu zehazki 2022an, baita deskontua nola itzuliko zaizun ere, deskontatzea badagokizu.

Era berean, 22-23 denboraldiko partidaren batean zure txartela klubaren esku utzi baduzu, otsailean bertan bueltatuko zaizu, adierazitako kontu berean, lagapen bakoitzeko metatu duzun zenbatekoa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!