Guztira, 3.065 bazkidek eman dute izena Sanse eta CD Leganesen arteko lagunartekorako (larunbata, 17:00etan). Izena eman duten bazkideek mezu elektroniko bat jasoko dute arratsaldean zehar, sarrera lortzeko informazioarekin.
Taldean joan nahi izanez gero, sarreren plataforman sartu eta taldea osatzen duten bazkideei buruz eskatutako datuak sartu. Taldeko sarrerak kudeaketa bakarrean eskatu ahal izango dituzu. Gehienez, lau pertsonako taldeak baimenduko dira.
Beheko textuan izena eman duten bazkideei eserlekua lortzeko jarraibideak aurreratzen dizkiegu:
1- Sartu hemen sarreren plataforman sartzeko: https://ticketing.realsociedad.eus/#/checkout
2- Behin plataforman zaudela, bete eskatutako datuak (ID bazkidea eta lehen abizena maiuskulaz). Gogoratu, taldeka joanez gero, bete eskatutako datuak (bazkide ID-a eta lehen abizena) sarrera eman zaion bazkide bakoitzeko.
3- Aukeratu zure tokia edo tokiak eskuragarri dauden eserlekuen artean.
4- Eserleku horretara joango den pertsonaren datuak bete (ez du zertan bazkidea izan behar). Sarrera hori izenduna eta besterenezina izango da.
5- Prozesua osatu eta mezu elektroniko bat jasoko duzu sarrerarekin (begiratu zure Spam ontzia, aurkitzen ez baduzu).
6- Ez ahaztu sarrera hau zelaian bertan aurkeztea (inprimatuta edo mugikorrean). Taldean joanez gero, kudeaketa egin duen bazkideak jasoko ditu sarrerak.
Nolakoa izango da itzulia? - Klikatu HEMEN
Reale Arenan osasun-neurriei buruzko informazioa - Klikatu HEMEN