Datorren asteburuan lehiaketaitzuliko da eta, beraz, ofizialki jendea Reale Arenara itzuliko da. Probako hiru lagunartekoen ondoren, Sanseko estreinaldia izango da larunbatean, LaLiga SmartBank-en, CD Leganesen aurka (17:00etan).
Edukiera aurreikuspenak baikorrak dira datozen egunetarako. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak gehienez %20ko edukiera baimentzen du, baina irailetik aurrera edukiera handitzea espero da.
Honen aurrean, klubak zozketa bat egingo du Reale Arenan jokatuko diren lau partidetarako (Sanseko bi eta lehen taldeko bi). Hau da, partida bateko zure izen-emateak ez ditu zure aukerak murriztuko abuztuko beste partidetarako.
Irailetik aurrera, bazkide gehiagok estadiora sartzeko aukera dutenean, izena emateko prozesua eguneratuko da, eta Reale Arenako partidetara joan ahal izateko zehazten diren irizpide berriak jakinaraziko dira, lehen taldekoak zein Sansekoak.
Eskatu HEMEN zure sarrera Sanseren debutarako
Bazkideen izen-ematea
- Partiduetara joan nahi duten bazkideek aldez aurretik izena eman eta sarrera eskatu behar dute webgune ofizialean edo App Realzaleren bidez. Izena emateko epea partida jokatzen den astearen lehenengo egunetan irekiko da beti.
- Eskaerak gehienezko edukiera gainditzen badu, astearen erdialdean zozketa egingo da izena eman duten pertsona guztien artean.
- Bazkideak ticketing plataforman lortutako sarrerarekin sartu beharko dira zelaira, ez bazkide txartelarekin. Zure sarrera aukeratzerakoan, ezinbestekoa izango da joango den pertsonaren izena adieraztea (bazkidea izan edo ez), sarrera hori izenduna eta besterenezina izango baita.
- Bazkideek beren ohiko tribunako eserleku bat aukeratu beharko dute.
Taldean joatea
- Senide edo lagunekin batera apuntatu nahi baduzu, izena emateko lehen orduak saihestea gomendatzen dizugu, eta, ondoren, banakako gakdetegiak aldi berean edo elkarren segidan osatzea. Nolanahi ere, osasun-neurriak eta -gomendioak errespetatu beharko dira (segurtasun-distantzia, maskara, etabar).