Bazkide-marka hautsita

32000 esker!

Vídeo

Bost egun falta dira 2019-20 denboraldia hasteko eta jada familia txuri urdinak udako data hauetan oraindik ohikoa ez den ilusioa transmititzen du. Gipuzkoan futbol gogoa dago eta horrela islatzen du aurredenboraldi honetan iritsi garen bazkide kopuruak. Nahiz eta denboraldia hasi behar dago, kontua izan behar dugu oraindik hilabete bat gelditzen dela etxean estreinaldia egiteko 

Pasa den denboraldia amaitu zenetik Ikusmina goraka joan da. Zelai berria, zeinen bere ipar hondoa familiaz beterik egongo da, harmailetan sortzen den giroa, eta nola ez, lehenengo taldea, bai harrobitik igotako jokalari berriekin bai fitxaketekin,… hauek eta beste eragingarri askok bazkide-marka haustera bideratu gaituzte. 

Realzale familia zorionekoa da. Gaur bertan, 32000 bazkideak gainditu dira (Ibai Jueguen izan da), klubak maiatzaren amaieran, hondoen optimizazioa sustatu zenean, markatu zen helburua. Maiatzaren 28tik 2042 bazkide berri egin dira, zifra borobil honetara iritsi arte. Inoiz ez gara hainbeste izan. Eta gehiago izango gara. Eskerrik asko, 32.000 esker.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!