SANSEREN URTEMUGA

60 urte ez da ezer

Vídeo

Gure esentziaren hasiera izan ziren. Harrobiaren hasiera, hainbeste maite dugun harrobia. Berrogeita hamargarren hamarkadan, 1957-58 denboraldian hain zuzen ere, Sanse jaio zen. Gure filialak garaiko Hirugarren Mailan hasi zuen bere ibilbidea.

Sanseren jatorria Realeko juvenil taldea Espainiako Txapeldun atera zenean hasten da. Orduan Real B sortu zen, jubenileko jokalari horiek Realean bere egonaldia luzatu ahal zezaten. Regional mailan izena eman zen eta bi urte eta gero Hirugarren Mailara igo zen. Real Sociedad izena eraman ezin zezakeenez (ez zen uzten bi taldek izen bera izatea profesional mailetan), talde hura Sanse deitzera pasa zen. 

Atzo, lehen Sanse historiko horren jokalariak, eta hurrengo urtetako beste batzuk, Donostian elkartu ziren taldearen 60.urtemuga ospatzeko. Esclavas del Sagrado Corazón de Jesus elizan meza izan ostean, Antiguoko Istingorra Elkartera joan ziren bazkaltzera. Ez ziren anekdotak, oroitzapen politak eta istorio bitxiak falta izan. Baina egon zena, batez ere, klubak gaur egun harrotasunez jarraitzen duten bidea hasi zutenen urguilua. Aupa Sanse.

Jokalari ohi hauek izan ziren: Maiztegui, Valle, Olano, Urreizti, Amas, Martín, Celarain, Martiarena, Izaguirre, Pedrosa, Cacho, Lasa, Goicoechea, Arberas, Etxebeste, Aldasoro eta Imaz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!