REALZALE PROGRAMA

600.000 puntu baino gehiago 2022an

Realzale Programaren itxiera egin ondoren, hona hemen 2022. urteko balantzea. Guztira, 600.000 puntu baino gehiago batu ziren programa honetan eta 18.000 bazkide baino gehiagok puntuak lortu zituzten aurreko urtean zehar. Gainera, amaitu berri den urte honetan, 2.534 bazkide estreinatu ziren Realzale Programan.

Itxiera prozesatu ondoren, otsailaren lehen hamabostaldian, posta elektroniko bidez, itzulketaren xehetasun guztiak jakinaraziko zaizkie kuotatik deskontatzeko aukera automatikoa aukeratu duten bazkide eta RS Fan-i. Hurrengo itxierarako puntuak pilatzea erabaki baduzu, zure Realzale Programako kontuan ere ikusiko duzu.

Bi milioi eta erdi puntu baino gehiago

2017. urtearen amaieran jaio zenetik, Realzale Programak 2.600.000 puntu baino gehiago banatu ditu ekimen honetan konfiantza jarri duten 28.000 realzaleen artean. Hau ez litzateke posible izango gure hamahiru marka kolaboratzaileen leialtasunik gabe: RS Shop, Super Amara, BM Supermerkatuak, Repsol, Halcon Bidaiak, Euskoauto, Finetwrk, Reale, IMQ, El Diario Vasco, LG, Montte, Chillida Leku eta IBK Bike.

Txartelaren lagapenak

Txartelaren lagapenari dagokionez, Realzale Programarekin egiten den prozesu bera egingo da. Otsailaren lehen hamabostaldian, 2022ko itxiera gauzatu ondoren, txartela behin edo gehiagotan laga duen bazkide bakoitzari dagozkion zenbatekoak itzuliko zaizkio. Datozen egunetan xehetasun gehiago emango dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!