Reala babestuta egongo da gaur Iruñean. 800 txuri-urdin inguru El Sadarreko harmailan egongo dira taldea animatzen Osasunaren aurkako partidan. Ikusmina nabaria izan da Gipuzkoan, talde gorritxoak bidalitako sarrerak azkar asko saldu ziren. Halcon Viajesek bete dituen bost autobusei, abonatuak, lagunarteak eta jarraitzaileak gehituko zaizkie hiriburu nafarrean. Bertan giro ezin hobe batek espero die. Berotzen joan eta lagunekin disfrutatzeko ideiarekin, Antsoaingo Txuri-Urdin Lagunak lagunarteak txuri-urdinen topaketa bat antolatu du Iruñean. Gazteluko plazan elkartuko dira eguerdian eta bazkalostean, 16:30tan, kalejiran irtengo dira Bakearen plazatik El Sadarreruntz Realaren autobusari harrera egiteko. Berotasun hori partida osoan zehar nabarituko dute jokalariek.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin