Europa League

9. ateko bazkideentzat informazioa

Realak Europa Leagueko bigarren neurketa jokatuko du bihar Anoetan. Klubak 9. Atean lagunarteen lekuan dauden 400 realzale anfiteatroan (10-11. Ateak, anfiteatro bikoitia eta 18-19. Ateak, anfiteatro bakoitia) birkokatu ditu txapelketako konpromisoak betetzeko.

Bestalde, Anfiteatroko eta Tribuna Nagusiko bazkideak beste lekuetan birkokatu dira.

Birkokapena jasandako bazkideek e-mailez jaso dute jakinarazpena. E-mailean tribuna, ilara, eserlekua eta sartzeko atea azaltzen da.

Klubak birkokatuen esfortzua eta ulermena eskertu nahi du. Bestalde, zaleei pazientzia eskatzen diegu Anoetaren birmoldaketarekin Estadio hobea izan dezagun.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!