SANSE 1-1 GERNIKA

Gutxiagotik gehiagora

Vídeo

Sansek bana berdindu du Zubietan Gernikaren aurka. Txuri-urdinak gutxiagotik gehiagora joan dira eta azkeneko minutuetan gertu izan dute garaipena.

Kanpokoak ausart atera dira zelaira, garaipenaren bila hasieratik. Egindako presioarekin gipuzkoarren jokoa zaildu dute eta gure bigarren taldeak ezin izan du baloiaren jabetza izan nahi zuen bezala. Eta horrela, hogeigarren minutuan markagailuan aurreratu dira bizkaitarrak. Gandiagak sartu du gola, are barruan taldeko jokaldi bat amaitu ondoren. Nahiz eta abantaila izan, Gernikak ez du atzera pausoa eman eta arriskua sortzen jarraitu du. Gipuzkoarrek pare bat jaurtiketa izan dituzte, baina asmatu gabe.

Bigarren zatian ez da egoera aldatu. Gernikak presioa egiten jarraitu du eta Sanseri kosta egin zaio ohikoa duen jokoa egitea. Amaitzeko ordu erdia geratzen zenean, Thiorrek neurketako aukerarik onena izan du baina Carriok gola saihestu du geldiketa bikain batekin. Sanse berdinketaren bila joan da eta azkenean helburua lortu du. Thiorrek, bolea izugarri batekin, banakoa egin du. Azkeneko minutuetan motza egin zaie neurketa txuri-urdinei, garaipenaren bila joan ondoren.

Gipuzkoarrek Real Oviedo B-ren aurka jokatuko dute hurrengo astean, filialen arteko derbian, garaipenaren bidea berreskuratzeko helburuarekin.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Sola, Le Normand, Aranbarri, Petxarroman, Zubimendi, Gorostidi (Veiga, min. 76), Thior, Aldasoro (Lopez, min. 65), Djouahra, Olaizola.

Gernika: Carrio, Kevin, Koldo, Carracedo, Guarrotxena, Aimar, Gorka, Gandiaga (Enziondo, min. 76), Abaroa (Lander, min. 82), Parra, Santamaria (Pradera, min. 58).

Golak: 0-1: Gandiaga, min. 19; 1-1: Thior, min. 86

Epailea: Cueto Amigo. Txartel horia erakutsi die etxeko Aldasoro, Thior eta Zubimendiri eta kanpokos Parra eta Koldori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!