versión beta

Hemen duzu Realzale Aplikazioa

Ongi etorri! Hemen duzu Realzale aplikazioa, Realeko familia osoarengatik eta osoarentzat jaio den gune digital bat. Hurbilago senti gaitzazu egunetik egunera klub txuri urdinaren APP ofizialari esker. Garai berri bat hasi da eta guri lagun egitea nahi dugu!

 Realzale App-a edozein mugikorretik deskarga daiteke doan, Google Play Storen eta App Storen bitartez. Behin instalatuta, izena eman eta lotura egin dezazun gomendatzen dizugu bere aukera guztiez gozatu ahal izateko. Jada daudenak eta etorriko direnak.

www.realsociedad.eus-en izena emanda bazaude, ez zara berriro erregistratu behar. Gure webean erabiltzen dituzun posta elektronikoa eta pasahitza berberarekin logeatu eta kito!. Eta alderantzizkora ere. Oraindik gure webean izena eman ez baduzu, Realazale App-etik egin ezazu eta, une horretatik aurrera, bi plataformetako aukera guztiez gozatuko duzu.

Hau hasiera baino ez da. Realzale Appa Beta bertsio batekin estreinatu da; halere, haziz joango da, entzuten dizun heinean. Deskargatu appa dohainik eta gozatu jada eduki esklusiboez, egon gurekin harremanetan eta atera iezaiozu etekin Realzale Programari.

Laster ohartuko zara merezi izan duela. Realzale Appa funtsezko tresna izango da Reala bizitzen ari den digitalizazio prozesuan. Osagarri ezin hobea www.realsociedad.eus web gunerako. Odol txuri-urdina baldin baduzu, hau da zure aplikazioa. Realzaleen mundua zure eskura!

Beta bertsioaren funtzionaltasunak

- Berehalako informazioa eta interesekoa realzale guztientzat.

- Gure jardueren gaineko jakinarazpenak jasotzeko aukera, sarreren erreserba esklusiboa, sarrerak erostea, esperientzietan izena ematea…

- Realzale Programaren kudeaketa erosoa (Leiala-Incondicional), zeinaren bidez gure bazkideek beren kuotan aurreztu dezaketen eta zaleek doan bazkide egin. RS Laguna izan nahi duzu?

- Zure gune pribatuaren erabateko pertsonalizazioa, klubarekiko erlazioa erraztuko dizuna eta klubarekiko gestioak arindu.

- Bideo esklusiboak, argazkien galeriak, Quiz, berriak…

- Jakingo duzu, halaber, zergatik Realak eraiki nahi duen garai berri bat bere zaleen eskutik.

Eta laster askoz ere gehiago!

Realzale al zara? Hau da zure aplikazioa! Egin dezagun bidea elkarrekin!

Gora Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!