Realzale (Leiala-Incondicional)

Abendua ere Realzalea izango da

Berri onak familia txuri-urdinarentzat. Abendua ere Realzale (Leiala) programan sartuko da; hala, gure zaleek puntuak bildu ahal izango dituzte 2017ko azken hilean ere, zeinean kontsumoak gora egiten baitu orokorrean, eta gure marka kolaboratzaileetan bereziki. Beraz, abenduko puntu horiek ere zenbatu egingo dira urtarrileko lehen astera aldatu den lehen itxierarako. 

Hasieran, Programa orain dela hiru hilabete bakarrik sortu zenez, operatibak ez zuen abenduko  puntuak zenbatzeko marjinarik ziurtatzen. Baina azkenik abendua zenbatu egin ahalko da urtarrileko itxierarako, eta ez hurrengo urterako, aurreikusten zen bezala. Horrek beste onura bat dakarkie epe laburrera gure bazkideei, akziodunei eta RS Lagunei, abenduko puntuak urtarrileko itxieran aplikatu ahal izango dituzte eta.

Laburbilduz, Realzale (Leiala) Programari etekina ateratzen ari diren zaleek urtarrilaren 7ra arte itxaron ahal izango dute beraien puntuekin zer egin erabakitzeko (eguna zehaztuko da), eta, horrela, gure marka elkartuetan abenduan kontsumitzen duten guztiari oraintxetik onura ateratzeko. Gure bazkideen kasuan, kontuan hartuko da Malagaren kontrako partidara (hilak 10) eta Sevillaren kontrakora (hilak 20) bertaratzea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!