REALZALE PROGRAMAREN ITXIERA

700.000 puntu eta 30.000 lagapenak 2023ko urtean

Aurreko astean 2023ko itxiera gauzatu da Realzale Programan. Familia txuri urdinak 711.000 puntu sortu ditu guztira, 21.700 realzale baino gehiagorekin, gure marka elkartuen kontsumoari esker. 2022. urteari dagokionez, datu horiek "in crescendo" jarraitzen dute (100.000 puntu eta 3.700 bazkide gehiago).

Itxiera prozesatu ondoren, otsailaren erdialdean posta elektroniko bidez jakinaraziko dira itzulketaren xehetasun guztiak:

- "Kuotatik deskontatzeko" aukera automatikoa hautatu duten bazkideei eta RS Fan sozietateei beren banku-kontuan sartuko zaie zenbatekoa.

- Hurrengo itxierarako puntuak metatzea erabaki baduzu, Realzale Programaren zure kontuan ere agertuko da.

30.000 lagapen baino gehiago 2023an

Realzale Programaren itxierarekin batera, 2023an klubari egindako lagapenei buruzko itxiera ere egin da. Otsailaren erdialdean, bazkide bakoitzak bere banku-kontuan jasoko duen zenbateko zehatzaren berri emango da.

Duela urte eta erdi estreinatu zenetik, partida joaterik ezin zuten bazkideei zuzendutako zerbitzu honek harrera positiboa izan du. 2023an 15.000 lagapen inguru egin dira klubean, eta 200.000 euro baino gehiago banatu dira bazkideen artean.

Klikatu HEMEN zure karneta klubari emateko

Bestalde, senideei edo lagunei egindako lagapenak finkatuta daude oraindik, beste aukera on bat bezala. Ildo horretan, 2023an 15.000 bazkide txartel baino gehiago laga dira App Realzale bidez.

Hiru milioi puntu baino gehiago 2017tik

2017ko amaieran jaio zenetik, Realzale Programak 3.000.000 puntu baino gehiago banatu ditu 33.000 realtzalen artean, eta, uneren batean, konfiantza jarri dute urtez urte hazten ari den ekimen honetan. 33.000 horietatik, % 86 bazkideak dira.

Hori ez litzateke posible izango marka kolaboratzaileen leialtasunik gabe: RS Shop, BM Supermercados, Repsol, Halcón Viajes, Euskoauto, Reale, IMQ, El Diario Vasco, LG, Gorla, Chillida Leku eta IBK Bike.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!