CHILLIDA LEKUREN ABANTAILAK REALZALE PROGRAMAN

Udako ekitaldiek ere puntuak oparituko dizkizute

Chillida Leku Museoak, Realzale Programaren kolaboratzaileak, bere udako agenda inauguratuko du bihar, ostirala, Realzale puntuak ere lortuko dituzun ekitaldi batzuekin. Ekitaldi bakoitzaren kostuaren %20a zure kuotan dirua aurrezteko puntu bihurtuko da. Hauek dira programatutako ekitaldiak:

- Udako solstizioa (ekainaren 23an). Klikatu HEMEN zure sarrera lortzeko. 

- Udalekuak (gazteak) Chillida Lekun (uztailaren 10etik 14ra). Klikatu HEMEN izena emateko. 

- Udalekuak (haurrak) Chillida Lekun (uztailaren 17tik 21era). Klikatu HEMEN izena emateko. 

- Zinema aire librean (abuztuaren hasieran).

Gainera, ekitaldi bereziez gain, Chillida Leku Museoa bisitatzen duzun bakoitzean, Zabalaga Baserriak babesten duen eskultore donostiar ospetsuaren altxorra, ez duzu haren lanaren munduko erakusketarik handienaz soilik gozatuko. Halaber, Realaren zure kuotarako deskontuak lortuko dituzu: museorako sarreraren zenbatekoaren %20a puntu bihurtuko da.

Nola trukatu puntuak?

Zure tiketa Museoko sarreran bertan erosten baduzu, Realeko bazkide txartela aurkeztu besterik ez duzu egin beharko Realzale Programan zenbatzeko. Zure sarrera webgune ofizialaren bidez eskuratzen baduzu, Realeko bazkide txartela aurkeztu beharko duzu sarreran museoaz gozatzera zoazenean, eta une horretan dagozkion puntuak esleituko dizkizute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!