Cristian Portugues Manzanera, Portu ezizenez ezagutzen dena, Murtzian jaio zen 1992ko maiatzaren 21ean. Real Murciaren harrobian hazi zen eta, ondoren, Valencia CF-ko beheko mailetan jokatu zuen. Talde valentziarraren filialean lau denboraldi egin zituen eta handik Albacete Balompiera egin zuen salto Bigarren Mailan jokatzeko. Albaceten bi denboraldi egon zen 79 partida jokatu eta 12 gol eginez. Emandako errendimendu onari esker Girona FC-k fitxatu zuen. Lehen denboraldian talde kataluniarrean Lehen Mailara igotzea lortu zuen. Jokalari garrantzitsuenetarikoa izan zen. 41 partida jokatu eta 8 gol egin zituen denboraldi hartan. Gironako taldearekin bi denboraldi egin ditu Lehen Mailan, txapelketako errebelazio handienetakoa izanda. Bi denboraldi horietan Portuk 74 partida jokatu eta 21 gol egin ditu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin