Reala eta Violeta Quiles akordio batera iritsi dira jokalariak talde txuri-urdinean joka dezan 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte.
Violeta Quilesek 24 urte ditu eta Cartagenakoa da. Joakalari gaztea da baina Liga F txapelketan aritu da azken urteetan. Bere ibilbidea FC Cartagenako beheko mailetan hasi zuen (2014-2015). Ondoren, EF Dolorensen aritu zen (2015-2016), Alhama CF ElPozo taldean sartu aurretik. 2016 eta 2022 artean egon zen bertan, eta Liga F txapelketara igo zen, arrakastarik handiena lortuz azken urtean. Real Betisen jokatu ditu bere azken bi denboraldiak, bertan funtsezko jokalaria izan delarik. Orain Realera iristen da ezker hegaletik bere abiadura eta trebetasuna eskaintzeko.
Jokalaria, Poliklinika Gipuzkoan azterketa medikoa egin eta Reale Arenako bulegoetan kontratua sinatu ondoren, Joseba Ibarburu presidenteordearekin batera, "oso pozik hartutako erabakiarekin eta hazten jarraitzeko gogoz agertu da".
Ongi etorri, Violeta!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin