Willian José

Abuztuko MVP

Vídeo

Dagoeneko ezagutzen dugu zein izan den, gure zaleek aukeratuta, abuztuko MVP-a. Gure webgunean erregistratutako erabiltzaileek bozkatu egin dute bere jokalari onena zein den Celta de Vigo eta Villarrealen aurkako partiden ostean hilabete honetako MVP sailkapena zehazteko. Irabazlea Willian Jose. Aurrelari txuri-urdinak 4 puntu lortu ditu, Juanmik bezala, baina brasildarrak botu gehiago izan ditu, beraz, bera da abuztuko MVP-a.

Gure webean erregistratu diren eta bozkatu duten zaleen artean zozketa egin da Willian Joseren kamiseta irabazteko. Irabazlea Juan Ramon Ferro da. Zorionak! 

Funtzionamendua:

Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekiko da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean (hilabete honetan bezala Willian José eta Juanmirekin), jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!