KORNER: ASTEAZKENA

“Acento Robinson”, Antzoki Zaharrean

Gaur arratsaldean, Michael Robinson eta bere irrati taldea Donostiako Antzoki Zaharrean egongo dira 19:30etan bere “Acento Robinson: Derbiak ez dira sekula bukatzen” programa grabatzeko. Aukera ezinhobea kazetari handi honen gertu egoteko. Gainera, hainbat aurpegi ezagun izango ditu bere inguruan: Aritz Garde eta Alvaro Fuentes, Oreja de Van Gogh taldekoak, Andoni Egaña, idazle eta bertsolaria. Martin Caparros, idazle eta kazetaria, eta Karlos Arguiñano eta Eneko Atxa, sukalde artean jokatzen duten euren derbiaz mintzatuz egongo direnak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!