Real C-k Pasaiari irabazi dio arratsalde honetan (0-1) Jesús Mari Zamora zelaian, azken jardunaldiko porrot gogorraren ostean. Gure bigarren taldeak nagusitasuna erakutsi du hasieratik, norgehiagokaren agintea eraman nahian.
Lehen zatian gol aukera argiak izan dituzte donostiarrek, baina ez dute zorte handirik izan. Bigarren zatian, etxekoek gure taldearen joko onari aurre egiten saiatu dira. Hala ere, ez dute arriskurik sortzea lortu. Bigarren zatiaren erdialdean, txuri-urdinek neurketako gol bakarra lortu dute. Jakes Gorosabelek egin du. Honekin sei dira berarentzat. Gure hirugarren taldeak bigarren golaren bila jarraitu du, baina ez da gehiagorako denborarik izan.
Garaipen garrantzitsua sentsazio onak berreskuratzeko. Datorren astean Zarautzen aurka jokatuko dute Zubietan, bide honetatik jarraitzeko asmoarekin. Aupa Real!
Fitxa Teknikoa:
Pasaia KE: Eizaguirre, Fraile, Learte, Zubillaga, Zabaleta, Iriondo (Barrena, min. 80), S. Martín (Amilibia, min. 80), Goñi, O. Olasagasti (Aldareguia, min. 64), Ugartemendieta eta Chávez.
Real C: Jiménez, Peral, Segurola (kap.), Elcano (Baro, min. 58), Ruiz de Illa (P. Arana, min. 58), Saénz, Ayo, D. López (De Orue, min. 80), I. Ferrer (Shuaib de Souza, min. 80), Garitaonaindia (Adjabeng, min. 58) eta J. Gorosabel.
Gola: 0-1: J. Gorosabel, min. 67.
Epailea: Jorge Rubio. Txartel horia atera die etxeko Fraile eta Chavezi eta kanpoko I. Ferrer, Ayo eta Perali.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin