Realak 0-1 galdu du gaur arratsaldean Zubieta Estadioan Europako kanporaketaren itzuleran, eta, ondorioz, Championsetik kanporatuta geratu da (joanekoan 5-2 galdu zuten). Aurkari indartsu baten aurka dena eman duten arren, txuri-urdinak ez dira kanporaketa iraultzeko gai izan eta Europa Cup txapelketa jokatuko dute.
Lehen zatian Londresko taldea gogotsuago hasi da. Beever-Jonesek, ezkerreko hegaletik jokaldi on bat egin ondoren, lehenengo gola gertu izan du, baina jaurtitzera zihoanean, Florentino bikain iritsi da. Ordu laurdena pasata, Lauren Jamesek, korner baten aldaratzean, zortea probatu du area kanpotik eta bere jaurtiketa pixka bat desbideratuta atera da. Donostiarrek erreakzionatu egin dute, eta, Girmak atezainari emandako atzera-pase arazotsu batean, Seelenfreund hanka sartuz akatsa aprobetxatzeko zorian egon da, baina Hamptonek baloia harrapatzea lortu du. Handik gutxira, Ainhoa Marinek hiru aurkari atzean utzi ditu, baina, zoritxarrez, bere erdiraketa atezain ingelesaren eskuetan amaitu da. Horrela iritsi gara atsedenaldira.
Aurkariak beste martxa batekin atera dira aldageletatik, Breever-Jones, Carpenterren barnekaldi on baten ondoren, bakarrik geratu da Arrularen aurrean, eta honek esku ikusgarria atera du baloia kornerrera bidaliz. Zoritxarrez, korner jaurtiketa horretan, Walshek ingelesentzako lehen gola sartu du entseatutako jokaldi baten ondoren area kanpotik jaurtita. Bost minutu beranduago, Hamptonek kornerrera bidali duen jaurtiketa indartsu bat konektatzea lortu du Ainhoa Marinek, eta bertan, Florentinoren burukada kanpora joan da oso gutxigatik. Donostiarrek geldikako jokaldietan arriskua sortzen jarraitu dute, baina zorterik gabe.
Ez da nahikoa izan txuri-urdinentzat, nahiz eta behin eta berriz saiatu diren, ez dute Europako txapelketa nagusia jokatzeko saria lortu. Hala ere, Europako talderik onenetako baten aurka lehiatzea lortu dute, eta hori ezin du edonork esan. Gipuzkoarrek Europako bigarren txapelketa jokatuko dute ahalik eta hobekien egiteko asmoarekin. Goazen Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: J. Arrula, Florentino, Ainoa, Apari, Moraza (kap.), Cahynová (Esther, min. 73), P. Fernández (Maren, min. 83), Intza, Ainhoa M. (Arola A., min. 83), L. Camino (Cecilia, min. 73) eta Seelenfreund (N. Eizagirre, min. 58).
Chelsea FC: Hampton, Bronze (kap.), Buchanan, Girma, Walsh (Hamano, min. 60), Potter, Carpenter (Thompson, min. 60), Baltimore (Sarwie, min. 60), Kaptein, James (Dragoni, min. 46) eta Beever-Jones (Las, min. 72).
Gola: 0-1: Walsh, min. 54.
Epailea: Ivana Martinčić. Txartel horia atera die etxeko L. Camino, Cahynová eta Florentinori.
Ikusle-kopurua: 1.750 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin