LARUNBATA, 14:00

Agurrik hoberena #RSFanExperiencerentzat

Larunbatean, #RSFanExperience ekimenaren denboraldiaren amaiera izango da, Anoetako partida bakoitzaren atarietan sendotu ondoren. Milaka eta milaka realzalek, eta batez ere txikienek, primeran pasatu dute hamabost egunean behin, zelaian sartu aurretik giro polita egon dadin antolatu diten ekintzetako bakoitzean.

Eta gure Fan Zoneren klausura denboraldiko egunik berezienetako batekin batera gertatuko da, gainera. Xabi Prietoren eta Carlos Martinezen agurraren atarian, #RSFanExperiencek agur mezu bat uzteko aukera eman nahi die zaleei. Fan Zonen maitasunezko mezu horiek grabatzeko leku bat jarriko da, gero Xabierri eta Carlosi helarazteko.

Mezuak, puzgarriak, musika zuzenean, jolasak, piknika…

Obrak direla eta, Fan Zone Amara Berri ikastetxean instalatuko da berriro, Anoetatik metro gutxira, eta arratsaldeko 14:00etan zabalduko da jendearentzat.  Jolasak, musika zuzenean, pintura tailerrak eta puzgarriak egongo dira, nola ez, eta une honetan, gainera, BM Supermerkatuen laguntzarekin.

Gainera, derbia ere ordu horretan izango denez, #RSFanExperiencek duela bi larunbat egin zen eta hain harrera ona eduki zuen piknika egingo du berriro. Klubak piknik bat antolatzeko aukera ematen die familia eta lagun talde guztiei, Amara Berriko jolastoki estalian, horretarako prest egongo baita (belardi artifiziala, mahai zapiak...).

Hitz batean, agurrekin hunkituko garen egun honetan, #RSFanExperience oporretara doa datorren denboraldira arte, gure bazkideek, handiek zein txikiek, partidaz aparteko esperientzia politak biziko zituztelakoan. Laster bueltan egongo gara, etxe berriarekin eta familia realzaleari irribarre gehiago ateratzeko gogoarekin.

 #RSFANEXPERIENCE AGENDA

- 14:00 h: Amara Berri ikastetxeko jolastoki estaliko ateak irekiko dira piknikerako.

- 14:45 h (gutxi gorabehera): Taldeari harrera egitea.

- 14:00etatik 16:15era:  Xabi Prietorentzako eta Carlos Martinezentzako mezuak grabatuko dira, eta Realaren eta BMren puzgarriak,  Txiki Txoko, pintura tailerrekin, minijolasak, Herri Kirolak…

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!