Gibraltarko itsasartea igeriz gurutzatzetik Ibizako irlari buelta osoa emateraino, edo 25 orduz etengabe igeri egiten egotea, Jaime Caballero donostiar eta realzaleak hainbat erronka gainditu ditu mundu osoan zehar ELAren kontrako borroka laguntzeko helburuarekin. ‘Siempre Adelante’ elkartearen fundatzaileetako bat eta gure Urpeko sekzioko kide, oso argi du zergatik egiten duen igeri. “Osaba bat ELAren ondorioz hil zen nire familian. Gaixotasun honen krudeltasuna ikusi nuen, txip aldaketa egin nuen eta nire ibilbideak gaixotasun anker hau garatu dutenak laguntzeko plataforma bilakatu behar nituela esan nuen”, baieztatzen du igerilari donostiarrak. Jaime Caballero ez dago gelditzeko prest, eta honela esaten digu Real Sociedad TV-ko elkarrizketa batean. ‘Igeriketa gauza handia da niretzako. Guztiz positiboki aldatu du nire bizitza’. Hemen ikus dezakezue bideo osoa.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin