BIDEA HASI ZUEN TALDEA OMENDUKO DUGU

Aintzindariak

Duela astebete izan zen Realaren emakumezkoen saileko lehen partida ofizialaren 20. urteurrena. Gaur egun garena izatera eraman gaituen bidea hasi zuten 19 jokalariko talde hark, horri esker gaur egun lehen mailako lehen taldeak, harrobiko hiru taldek eta teknifikazioko hainbat taldek osatzen dute emakumezkoen saila.

Gure ezkutua emakumezkoen partida batean estreinatu zuen lehen belaunaldia izan zen hura, eta egunez egun aurrera egiten jarraitzen duen proiektu baten sustatzaileak izan ziren.

Mugarri hori dela eta, datorren igandean, FC Levante Badalolaren aurkako partidaren hasieran, Realeko mito haien ordezkaritza bat zelaira aterako da txuri-urdinen txalo zaparrada jaso eta ohorezko sakea egiteko.

Jokalari hauek osatzen zuten jokalari ahaztezin hura:

Naroa Epelde, Aintzane Encinas, Laura Gómez, Evelyn Santos, Anne Mugarza, Nagore Lizardi, Nahikari Etxaniz, Naroa Redondo, Maite Lizaso, Gurutze Del Ama, Olatz Yeregi, Oihana Galdona, Itxaso García, Ainhoa Mateos, Larraitz Lucas, Maider Egea, Estitxu Iturralde, Naiara Elgorriaga eta Leire Landa, Iñigo Domínguez entrenatzaile, Garbiñe Etxeberria bigarren entrenatzaile eta Roberto Olabe kirol zuzendari izanik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!