Mendeurrena

Aire freskoa ekarri zuen

Vídeo

Taldearen urteurrenaren ospakizunak gure historia gogorarazteko, gure harrotasuna sendotzeko eta, zaletuekin batera, batasuna indartzeko aukera bikaina ekarri zuen.

Ospakizunak urtarrilaren 20an hasi ziren; San Sebastian egunez, Realak egin zuen banderaren igoera Konstituzio plazan. Orduan hasi eta irailaren 7ra arte, Gipuzkoa osoan egin zituzten ekitaldiak. Abuztuaren 15ean, Urteurreneko jai nagusia egin zuten eta bertako ekitaldi esanguratsuena Real Madrilen aurkako partida izan zen. Izarrez beteta iritsi zen Real Madril (Casillas, Xabi Alonso, Cristiano Ronaldo, Benzema, Kaká…) eta Realari 0-2 irabazteko sufritu beharra izan zuen. Partida giro bikainean jokatu zuten.

Irailaren 7an, taldeak 100 urte bete zituenean, ekitaldi instituzionala egin eta gure historiako hamaikako onena omendu zuten. Hamaikakoa herri bozketa bidez hautatu zuten eta ekitaldi harekin amaitu ziren ospakizunak modu ofizialean. Egun berean inauguratu zuten Real100 Museoa eta horixe izan da Urteurrenak utzitako ondareetako bat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!