Realeko akziodunek bere konfidantza berretsi dute Administrazio Kontseiluarengan arratsaldean Kursaal Jauregian izandako Akziodunen Batzar Orokorrean. Ehuneko 98-a baino gehiagoko botuak alde edukita bozkatu diren hiru puntutan, akziodunek 15-16ko kontuak eta 16-17ko aurrekontua onartu dute. Batzarrean kapital sozialaren ehuneko 35,95-ak hartu du parte.
Horrela joan dira bozketak:
Lehena.- Urteko kontuak hauek guztiak, 2016ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagokionez. Baita ere kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
- Alde: 98,63%
- Kontra: 0,18%
- Abstentzioa: 1,19%
Bigarrena.- 2016ko uztailetik 2017eko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
- Alde: 98,50%
- Kontra: 0,24%
- Abstentzioa: 1,26%
Hirugarrena.- Administrazio Kontsiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak ematero ere.
- Alde: 98,44%
- Kontra: 0,34%
- Abstentzioa: 1,21%
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin