Realak bat eta hiru galdu du aurredenboraldiko azken partidan eta eguneko bigarrenean Galen jokatu den EH Txapelako CA Osasunaren aurka.
Gorritxoek hobeto ekin diote partidari eta, zenbait abisuren ostean, Budimirrek kanpokoen gola lortu du, Dufurrek azkar atera duen falta batean, aurrelariak sare barrura bidali duena. Txuri-urdinak gehiago izan dira minutuek aurrera egin ahala, eta Willian Josek, bigarren zatia hasi eta berehala, Barrenetxearen jaurtiketaren ostean area barruko aldaratze bat aprobetxatu du berdinketa ezartzeko. Eta gipuzkoarrak ondoen zeudenean, Budimirrek aurretik jarri ditu gorritxoak berriro ere burukada paregabearekin. Azken txanpan, Jaumek partida erabakita utzi du, kanpokoen hirugarren golarekin.
Aurredenboraldia amaitu da, eta astebetera liga hasierara ahalik eta ondoen iristeko balio izan du. Onena badator. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: A. Remiro, Gorosabel, Barrenetxea, Aritz, Le Normand, Aihen, Turrientes, Navarro (Lopez, min.84), Barrenetxea, Merquelanz (Djouahra, min.74), Willian J. (Garrido, min.74) eta Bautista (Lobete, min.84).
CA Osasuna: Herrera, Nacho Vidal, D. Garcia (Ramalho, min.77), Dufur, R. Garcia, Darko, Torro (Aimar, min.82), Oier (Jaume, min. 77), Barbero (Kike, min.64), Kike Barja (Torres, min.77) eta Budimir (Iñigo Perez, min.77).
Golak: 0-1: Budimir, min.32; 1-1: Willian J., min. 54; 1-2: Budimir, min.65; 1-3: Jaume, min. 78
Epailea: Velasco Abaiza. Txartel horia erakutsi dio etxeko Turrientesi eta kanpoko R. Garciari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin