Sanse 2-3 La Nucía

Amaiera erabakigarria

Vídeo

Gure lehen filialak 2-3 galdu du CF La Nuciaren aurka, azken 10 minutuak emaitza zehazteko erabakigarriak izan diren partidan.

Sansek modu frenetikoan hasi du partida. 6. minutuan, Marinek baloi bat jaso du kanpokoen erdiko atzelarien bizkarrera eta pase ezin hobea eman dio Martoni. Aurrelari donostiarrak lasterketan jaso du pilota, eta aurre kontrolik egin gabe, atera jaurti du markagailuan 1-0ekoa jartzeko. Golak ez du Sergio Franciscoren taldea geldiarazi eta arrisku aukera gehiago sortu ditu. Argiena Magunazelaiarena izan da, Kortajarenaren erdiraketa on baten ondoren baloia boleaz errematatu du, baina zutoinetik urratuz alde egin du. Marin izan da, halaber, beste erasoaldi garrantzitsu baten protagonista. Erasotzaileak ondo jokatu du aurkariaren arean, nahi bezala jaurtitzeko, baina atezaina adi egon da eta baloia harrapatu du. Eta lehen zatia bukatuta zegoela zirudienean, J. Martinek banakako jokaldi ona egin du, bakar-bakarrik errematatzeko eta partidaren erdialdea 1-1ekoarekin ixteko.

Bigarren zatia partidako azken 10 minutuek markatu dute. Aurretik, Kortajarena izan da jokaldirik argienaren protagonista 80. minutura arte. Oiartzuarrak ate aurrean errematatu du, eta baloiak langa jo du. 82. minutuan, Carbonellek erdiraketa ezin hobea jarri du Agirrerentzat, eta honek buruz errematatu du markagailuan berriro nagusitzeko (2-1). Baina bisitariak ondo suspertu dira, eta Cesar Fernandoren taldearen lehen golaren egilea izan da partida berriro berdindu duena, banakako beste jokaldi on batekin. Eta 90. minutuan, Josemaren ekintza kolektibo on bati esker, 2-3koarekin itxi du partida valentziarrentzat.

Sanseren porrota, galdu gabeko bi hilabete baino gehiagoren ondoren, emaitza engainagarri bat erakusten duen markagailuarekin, gehiago merezi izan dutelako. Datorren astean CD Castelloren aurka itxiko dute urtea, ligako egungo liderraren aurka. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Marrero, Carbonell, Cantero, Glez. de Zárate (Gorrotxategi, min. 60), Arambarri (cap.), Zoilo (Martín, min. 60), Olasagasti (Gómez, min. 72), Kortajarena, Magunazelaia (Balda, min. 72), Marín eta Martón (Agirre, min. 79). 

La Nucía: Facundo, Romera, Dasquét, León, López (Espinosa, min. 53), Pina, Gutiérrez (Josema, min. 83) , García (Calvo, min. 83), J. Martín, Cabezas (Bustillo, min. 83) eta Mariano (cap.) (Quintero, min. 72).

Golak: 1-0: Martón, min. 6; 1-1: J. Martín, min. 42; 2-1: Agirre, min. 81; 2-2: J. Martín, min. 88; 2-3: Josema, min. 90;.

Epailea: Muñiz Muñoz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!